ZURRUNBILOA

2006 - 03 - 27

Irudiak datozkit burura,

itsasadar urdinaren gainean,

antxetak garrasika bezala.

Urduri, multzoka batzuetan,

besteetan banaka,

arroketatik zelaietara datozkit

ideiak garrasika.

Inguratzen dute nire burua,

gora eta behera dabiltza

oihu karrankariez lagunduta,

zurrunbiloan alde egiteko gero

itsas aldera, olatuen gainetik

antxetak, irudiak

nire ibaiaren bokalean

desagertuz garrasika.

 

3 erantzun »

  1. Argazkia Mundakatik egina dago, Urdaibai eta Oiz aldera, 2005eko urriaren 29an.
    Trenez iritsi ginen bazkal ondoan. Ahaztezina izan zen bidai hura.

    Comment by Amuitz — 2006 - 03 - 28 @ 10:16 pm

  2. Lagun batzuk biziki eskatuta, gaztelerara itzuli dut olerki hau.
    (dedicado a José Luis y Verónica)

    REMOLINO
    Me vienen las imágenes a la cabeza,
    sobre la ría azul,
    como las gaviotas gritando.
    Nerviosas, a veces en manada,
    otras veces solitarias,
    me llegan desde las rocas a las praderas
    gritando, las ideas.
    Rodean mi cabeza,
    suben y bajan,
    acompañadas de chillidos estridentes,
    para huir después en remolino
    hacia el mar, sobre las olas
    las gaviotas, las imágenes
    sobre la desembocadura de mi río
    desaparecen, a gritos.

    La taberna del mar

    Comment by amuitz — 2006 - 04 - 04 @ 7:56 am

  3. Pues agárralas y no las dejes escapar.
    Gracias.

    Comment by elputojacktwist — 2006 - 04 - 04 @ 1:05 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter