Olatuaren hutsunea
Hitz zaharrek lehentasuna dute. Datozen egunotan hemen jarriko ditudan testuak lehenagotik idatzita ditudanak izango dira. Baina idaztea zer den ez ahazteko, zenbait hitz berri lotuko ditut oraingoan.
Udaberriaren argia izango da, epela, zinematik atera berria naizela edota lagunak agurtu beharra, baina hitz berriak lotu nahi ditut bata bestearen atzetik. Nori (zuri?) adieraziko diot (dizut?) zeruaren urdina bezain amaiezina den hutsune bat ari dela zabaltzen nire inguruan, nire barnean, nire azalean. Denbora behar dut eta inoiz ez dago denbora nahikorik. Denbora maitatzeko, denbora gauza politak entzun eta esateko, denbora alferkeria astintzeko, denbora alferkeria dastatzeko…
Olatu bat hondarrean lehertzen ikusten dudan bakoitzean, olatu horrek Virginia Woolfen samina arrastaka daramala iruditzen zait, eta olatuak lehertu aurretik sortzen duen hutsune mugikorra, neronek utzi diodan ezer ezaren zati bat dela uste dut.

¿que puedo decir?
Pues que no entiendo nada, pero que estoy seguro de que lo aquí escrito, aún siendo muy bueno, no vale ni una millonésima parte de lo que vale Amuitz.
Muxuak.
Comment by elputojacktwist — 2006 - 03 - 29 @ 2:01 pm
HOla,
He llegado aqui por la pagina del Puto de Jack Twist que tambien recomendo la mia, Isla del Mar
Pues desafortunadamente no entiendo Euskera pero ojala pudiera…
Un abrazo desde Colombia
Comment by Isla del Mar — 2006 - 03 - 30 @ 1:44 am
Non izan duzu orain arte gorderik altxor hau?. Eskerrik asko, olerki hauekin gozatzeko eta pentsatzeko aukera eskeintzeagatik.
Aurrerantzean harri-bitxi hauekin disfrutatzeko aukera izatea espero dut
Comment by gurutz — 2006 - 04 - 05 @ 12:01 pm