Hemendik haratago
Duela ia lau hilabete, astebarruko gau beltz batean, ia hutsik zegoen plastikozko aisi leku erraldoi batean, zinema areto batera sartu nintzen nire lagunarekin, erabat hunkitu ninduen pelikula bat ikustera, Brokeback Mountain. Malkoen artean, ordenadore aurrean, film hari buruz interneten egon zitekeen edozer irensten hasi nintzen, eta horrela topatu nuen sentimenduz betetako ibai urdin bat, eta bertan idazten zuten pertsona maitagarriak.
Hauetako batek orri pertsonal bat ireki zuen, elputojacktwist izenekoa, eta bertan idatzitakoek ezinegona areagotu zidaten, hain hitz eder eta hunkigarriak baitziren hangoak. Halako batean, eta nire bizitzan lehen aldiz, hartara idazkiak bidaltzen hasi nintzen ni ere. Orri hartako jabeak animatu ninduen irakurtzen ari zaren blog hau sortzen, niretzako beste dimentsio batera jauzi egitearen antzeko saioa izan dena. Hemen argitaratutako zenbait gauza gaztelerara itzuli eta igortzen hasi nintzaion.
Bitartean lagunak egin ginen, hasieran e-lagunak, geroago, benetakoak. Ametsak konpartitu ditugu, eta testuak, abestiak, pelikula gehiago, eta baita adiskidetasun sakon bat ere. Gure poz eta tristezien berri eman diogu elkarri. Bizitza paraleloak egitera jolastu dugu.
Asteak joan, asteak etorri, bera aspertu da gezurrezko nortasunaz idazteaz, berea ez den papera jokatuz, eta osatzen dituen olerkiekin blog berri bat egiteko ideia bururatu zaio. Ez hori bakarrik, gonbidapena egin dit hemen idazten ditudan gauzatxoen gaztelerazko bertsioek bere olerkiak lagundu ditzaten.
Beraz, hemendik aurrera, Amuitz izeneko orri honetan topa ditzakezun hainbat gauza beste hizkuntza batean ere irakurri ahal izango dira. Hau guztiau ulertzen duzuenontzat, ezer berririk ez. Baina jende askok eskatu dit hilabete hauetan testu hauen beste bertsio bat, eta egokia iruditu zait haien nahia betetzea. Egokia, batez ere, nire ekarpenak edukiko duen konpainiagatik, ziur bainago Jose Luisen hitzen samurtasuna zuen bihotzeraino ere iritsiko dela. Hitzez eta irudiez betetako leku berri horren izena bihar emango dizuet, gaurkoz gure sekretua baita oraindik. Barkamena eskatu behar diot nire hezur eta haragizko lagunari, hilabete hauetan bestelako ni bat sortzen ikusten egon delako, harriduraz batzuetan, aspertuta besteetan.

una vez más, no sé lo que dices, pero te espero tomando unos vinos en la taberna del mar.
Comment by elputojacktwist — 2006 - 05 - 19 @ 7:56 am
Ahora que me he enterado de lo que pone aquí quiero decir que es él el que ha creado un blog de poesía y quiere que yo comparta con él lo que hago.
Dejémoslo en “aventura conjunta”
Comment by elputojacktwist — 2006 - 05 - 19 @ 11:26 am
Madre mía!! una hora buscando traductores y no hay forma…
Amuitz en mi pequeña ciudad no se habla ni el andaluz, con que el esukera ni te cuento.
Ganas tengo de entenderte Amuitz…
Un caña me debes y tu socio otra.
Comment by Ana — 2006 - 05 - 19 @ 6:30 pm
Madre mía que vértigo pensar en todo este tiempo.
Que amistad tan maravillosa la vuestra, casi da pudor hacer ruído.
¿Es cierto que la taberna mira al mar?
Comment by cristina — 2006 - 05 - 19 @ 7:34 pm
Amuitz aurrera, oso ondo iruditzen zait.
—
Nik ere Brokeback Mountain ikusi nuen,
maitemindu egin nintzen inoiz maitemindu naizen bezalaxe,
geroago inteneten pelikulari buruz zegoen guztia bilatzen hasi nintzen,
itsas urdinean bukatu nuen,
eta andik putojacktwist eta zure blog-era iritsi nintzen,
egunero sartzen naiz zuen webgunera eta eguna aleitzen didazue,
eskerrik asko bihotz bihotzez, guztioi.
PutoJackTwist solamente gracias.
Comment by Ennis del Mar — 2006 - 05 - 20 @ 11:00 am