Arratsaldeko faroa
Farora iritsi gara berriz, gure farora.
Baina itxuraldatuta dago, bere bakardadean zahartuta.
Gogoratzen, garai zaharretan, bertara hurbildu
eta ontzien sirenak entzuten genituenean?
Gau osoa argiaren etengabeko joan-etorria zelatan,
zorabiatzen ginenean?
Gaurkoan, egun argiz itzuli gara bertara
eguzkia sartaldean amiltzen denean,
eta ez dugu zereginik,
ez dugu zer esanik,
iluntzen duenean ez dugulako
ontzien zaratarik entzungo,
gauaren isiltasunean ez garelako
gehiago zorabiatuko,
garai zaharren zirrara agortu delako.
Itsasoak ez du gure argi ibiltariaren beharrik
eta gu, ezinbestean, ontziak bezala,
laguntzarik gabe geratu gara
portu berrietara arriskurik gabe hurbiltzeko.

Aupa!
Lehenik eta behin esan behar dizut oso politta dala idatzitakoa!
Batzuetan portu berriak ezagutu nahi baditugu, laguntza barik heldu behar gara haietara, horrela eta ez bestera ezagutuko baitugu, horrela baino ez ezagutuko ditugu bere misterio guztiak..
P.D.: ezetzen al gara?? Eta aukera baduzu bisita ezazu BCNko Zientzien museoa, lehen ez dakit zer nolakoa izango zen, baina orain guztiz zoragarria da!!!
Comment by Basajaun — 2006 - 06 - 19 @ 2:01 am
No puedo leerlo… pero en el silencio que me impone el castellano me sé acompañado en sentimientos y noches pasadas en vela.
Un abrazo, y enhorabuena por nuestros puentes de palabras.
Comment by Mandarino — 2006 - 06 - 19 @ 5:06 am
Y por cierto… Donosti es para mi novio el lugar más hermoso de la tierra… Quiero ir pronto.
Comment by Mandarino — 2006 - 06 - 19 @ 5:31 am
….cosa mas bonita Dios santo…..
Comment by José L Serrano — 2006 - 06 - 19 @ 4:32 pm