Aldapa gora, goxo

2006 - 12 - 15

Hau da lehiaketa batera aurkeztearen ondorioa:

Bisitari-kopurua 

Ez dut hemen sekulan idatzi geroz eta bisitari gehiago edukitzeko obsesioarekin, nire letrak eta argazkiak lagunartean zabaltzeko gogo hutsarekin baizik. Baina begirada bota diot zenbatzaileari eta txundituta geratu naiz, a zer arrakasta gaurko egunean!

Eskerrik asko Sustaturi, bere 5. urteurrenerako antolatutako lehiaketak nire txoko hau mundu zabalera ireki duelako. Zorionak The Indezents irabazleari (berak nik baino hobe aprobetxatuko du iPod handi hori) eta aurkeztu ziren gainerako blogariei.

Ni zuen bisita berrien zain geratzen naiz, nahi duzuenerako.

Erantzun 1 »

  1. Halere, bisitari berriek eskertu dugu (nire kasuan) horrelako blog bat ezagutzea, honek ez baitzuen itzaletan egoterik merezi. Segi lehen bezela, earrak dituk eta poema nahiz mezuak…

    Comment by bewater — 2006 - 12 - 15 @ 11:48 am

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter