Bizioak
Menpekotasun batetik atera
eta hura ordezkatuko duenik aurkitu ezinean
zabiltza, arnas gehiegi hartzeko aukera,
oxigeno gehiegi zure buruarentzat,
zorabiatuko zaituen beste ezer ez baituzu:
pantaila erraldoian elkarri jarraitzen
dioten irudi bizidunak, marrazki irrealak.
Irudiek tentetzen dute zakil enborra baina
guritzen gorputza,
ulertezinezko mugimendu bikoitzean
trinkotu, lausotu, indartu, moteldu.
Orduan amorrazio itzel batek harrapatzen zaitu
konturatzean ezerezari emandako hitzak
desagertu direla ezerezean,
eta barneko antsietatea ez dagoela
asetzerik horrela, galdutako ideiekin,
zeuretzat soilik onak diren bizioekin,
zentzurik gabeko jario honetan
zerbaitek huts egiten duelako,
huts neurrigabea, halabeharrez.
Film likitsak ikusteko aukera
darabilzu buruan eta soinean,
zineman botatzen dituztenak
ez baitira nahikoa
eskuz esku zabalduko zenukeen bular aldea
bihotz, birika berriez betetzeko,
aire eta odol garbiz sendatzeko.

Dónde fueron las fotos?
Comment by enero20 — 2006 - 12 - 19 @ 4:19 pm
Tabakoa uzten ari zara ala? Nik aurreko astean egin nuen saiakera eta egia esan horrelako zerbait sentitu nuen…halere, betikoa da baina, bizio onak zer erraz uzten diren eta txarrak, aldiz, ezin sekula kendu
Comment by bewater — 2006 - 12 - 19 @ 9:15 pm
Bete betean asmatu duzu.
Horregatik, antsietatea kentzeko, pilotarien argazkia jarri dut (ejem).
Comment by amuitz — 2006 - 12 - 19 @ 11:04 pm
Ba eutsi gogor nikotina gorputzetik kendu arte…zorte on
Comment by bewater — 2006 - 12 - 20 @ 11:17 am
Espero ponerlo bien:
Zorionak
Comment by enero20 — 2006 - 12 - 21 @ 4:22 pm
Fumar es un placer, genial, sensual…
Isilarazi holako pentsamenduek zeure buruen.
Uste dozuna baino errezaua da adikziñoaz libratzie.
(Tabakoa ixteko motibaziñorik topetan ez dauan baten partez.)
Comment by Ane — 2006 - 12 - 23 @ 5:11 pm