Hartxoriak
Arrapaladan, hodei iluna lasterka, azkenekoz
hegazti multzoa, andana,
gure gainean txioka parkeko platanoetan.
Emakumea kexu da zikinagatik,
gizona pozik txoriei begira,
eta gure bideak orduan aldendu dira.
Txoriekin bat geratu naiz ni,
haiekin batera bidaiatuz,
eta beren taldekoa izan naiz geltokiraino.
Zuk, berriz, nahiago izan duzu
hartxoriengandik urrundu,
eta ikusi duzun lehen autobusean sartu zara
txartelik gabe, ihesean bezala.
Zarata sinesgaitza inguruan,
eta hegazti txikien gorotza
parkeko bankuetako pintura marraskatzen,
eta azkenik, nire ilean itsatsita ere,
kaskezurrean, garunean ia,
noizbait zuri kontatzeko.

Askotan pentsatu dut txoriei begira jarritakoan: “Ihesik al dabiltz beti?” Baina urteak pasatu ahala laster konturatu naiz ihesean ibiltzen garen bakarrak gizakiak garela. Ehiztaririk izan gabe ere ihes egiteko gogoa izaten dugu askotan, txoriek, aldiz, ehiztariak izanez gero bakarrik dute behar hori…
Comment by bewater — 2007 - 01 - 05 @ 2:47 pm