Armiarma sarea

2007 - 01 - 09

Armiarma sarea 

Hildakoen alegiazko infernutik

iritsi berria nintzen, eta atearen ondoan

aurrez aurre topatu ninduzun

arrotz baten besoetan zinela.

Zeure ustekabeko barne indarrak

sortutako kaltea baretzeko,

putzu honetara sartu nintzen,

pareta artean nago zigortuta

egin ez nuenaren borondatezko ordainetan,

zure onetik atera zinela konpontzen.

Zertan ibili zara negu hauetan,

noren besoek hartu zaituzte,

zenbaten gogoa aztoratuko zenuen,

liluratu eta atzipetu,

nork ez zuen halako iratxoa miretsiko,

giltzapetuta jarraitzen dudan bitartean.

Orain, armiarma sarean harrapatu duzun

eulimando sentiberak

askatu nahi izan nau, ezjakin hirurok

–armiarma, eulia eta arima ziztrin hau–

haize boladak eramango gintuela.

Zorionaren eztanda eskuetan genuen

baina haren uhinak apurtu du, betiko,

sentimendu bitxien ezinezko abentura.

3 erantzun »

  1. Qué hay que limpiar de vez en cuando guapo! que luego ya ves lo que pasa.

    Comment by enero20 — 2007 - 01 - 10 @ 9:05 pm

  2. Arima zintzilik geratzen zaigunean, armiarma sarea izanez gero askoz hobe, horrela ez zaigu lurrera eroriko…

    Comment by bewater — 2007 - 01 - 12 @ 5:31 pm

  3. Hitz ederrak, bewater. Baina kontuz, armiarmak jan dezake gure arima.
    (ea Londresen aurkitzen duzun armiarma gaiztorik gabeko sarea)

    Comment by amuitz — 2007 - 01 - 12 @ 7:12 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter