Labezomorro zuria
Sukaldeko leihotik begira antzeman dut zomorro zuria desagertzen zulo ilunean. Badoa lurrera, badoa atzean utzita arrasto gorria. Ekaitza lehertu da eta trumoi hotsak jarraitu dio tunelaren barruan. Leihotik begira, beste zereginak utzita, oinetakoak lehortzen diren bitartean. Koloretako zerua, eta labezomorro zuria sukalde beltzean, txokoan sartuta bere zereginetan. Trumoi hotsaren dardarak astindu ditu airea, etxea, lur zabala, zomorro zurien bihotza. Argi gorriak itzali dira eta makinak lanean hasi, egun berria.

Horrelako hitzekin hastea ere ez da hasiera txarra.
Comment by indezent — 2007 - 01 - 23 @ 12:45 pm
horrelako hitzekin edozer hasi edo bukatu liteke.
Comment by borthuzai — 2007 - 01 - 23 @ 3:03 pm
Labezomorroak amaitu duen heinean, gu hasi gara egunaz gozatzen. Gure gaba labezomorroaren eguna baita. Batek bukatzean, besteak erreleboa ematen dio.
Hori, ez badugu lehenago zomorroa zapaldu, nagien erruz.
Comment by zerdiok — 2007 - 01 - 24 @ 9:59 pm
Aupa Amuitz! atzo gauen laun bati indako elkarrizketa entzuten ai nituan euskadi irratiko dejavu saioan eta labezomorro zuriaren testua irakurri ziaten. Hauei ere gustatu zitzaien ematen duenez
Comment by indezent — 2007 - 01 - 25 @ 8:25 am
Bai, testu ederra. Gaur harte sartu gabe nengoan blog hontan (despistauta ibiltzen neok blogesferan). Emendik aurrea segiko diat irakurtzen.
Comment by i eme — 2007 - 01 - 25 @ 11:22 am
labezomorroa ez, baina kakalardo zuria hemengo esteka honetan:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12605
Comment by borthuzai — 2007 - 01 - 25 @ 2:59 pm
Amuitz, amu hitz, hore hitzen amuan erortzea erraza dek…lo breve si bueno dos veces bueno eta abar, abar, abar…asko gustatu zait
Comment by bewater — 2007 - 01 - 26 @ 3:48 pm
Nik uste diat Amuitz, Higeren dagoen irlatxoa, “amu haitz” dela, baina amu hitza izanik ere, gustatzen zaidak:
Txipiroietan
Amuitz (argazkia)
Comment by amuitz — 2007 - 01 - 26 @ 5:59 pm