Urte osoko bidaia

2007 - 02 - 14

Coll d'Estenalles

Mendi lerroko tontorrak

udaberri goiztiar gorria

harri pilak, arteak, beldarrak

zapataz jantzitako txangoa.

 

Bide bazterreko usaina airean,

aterbeko bazkari joria

irribarre gozoan emana

elurzulo hutsen ondoan.

 

Urte osoko belar meta

itxaroten euria, galdua,

arrokaren iraupen geldoa

gure joanaren goibela.

3 erantzun »

  1. batzuetan harrienganako pena izaten dut. Ezin baitute beraien sentimendurik agerian laga.
    Besteetan ordea, inbidia ematen didate. Nik baino gehiago ikusiko baitute.

    ying yang

    Comment by zerdiok — 2007 - 02 - 15 @ 6:51 pm

  2. Pertsonalidadedun harria. Begiak sudurra eta aho eta guzti du; fijatu

    Comment by indezent — 2007 - 02 - 16 @ 11:36 am

  3. GU bezala hurratzen joaten dira denborarekin harriak, baina kanpotik nahiz barrutik gu baino gogorragoak dira eta pertsonak bezala, barrua hutsik badute berehala apurtzen dira. Amuitz nire blogean zuretzako etxekolana omen dago ia zer nolako ikaslea zintzoa zaren…

    Comment by bewater — 2007 - 02 - 16 @ 3:11 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter