Ezin atera
Lehen martxa jarri zion autoari handik irteteko.
Poliki, pedala zapaldu eta gurpilen mugimendua
nabaritu zuen,
milimetro bat, gero bestea,
motorrari indar gehiago eman
eta autoa lekuz aldatzen hasiko zela
iruditu zitzaionean,
aurreratutako zentimetroa atzeraka egin,
eta gurpilen biratze eroa hasi zen
buztinaren gainean,
hanka pixka bat altxatu eta motorra geratu zen arte.
Kotxetik irten, eta lokatzetatik nola aterako zuen
pentsatzen hasi zen.
Hara joan izana madarikatu ondoren,
beste saiakera bati ekin zion.
Lehen martxa jarri zion autoari handik irteteko…

Imagino que deu ser un dels teus boscos però em recorda una corredoira gallega.
Crec que m’he de posar a estudiar la teva llengua: és complicada i m’agrada tant.
Abraçades.
Comment by Lobogrino. — 2007 - 03 - 05 @ 12:38 pm
Hori desesperazioa, geroz eta gehiago saiatzearen eta bueltan ezer ez lortzearen frustrazio zanpatua.
Comment by Julen — 2007 - 03 - 08 @ 6:41 pm