Mila kilometro

2007 - 03 - 29

 

Mila kilometro baino gehiago daude Merdifetik Birduzera, tartean basamortu bat, ibai oparo baten ibar zabala, mendikate handi eta luze bat, beste mendikate txikiago bat, hainbat aldapa, bi hiriburu nagusi, herri handi asko eta herrixka ugari, monasterio zistertar bat, itxurazko autopista bat eta errepide sarea haren inguruan, abiadura handiko trenaren trenbidea, jende asko joan etorrian, kotxeak, zuhaitzak, aire lehorra, aire umelagoa, ipar haizea tarteka, hego haizea batzuetan, tunel gutxi, bidegurutze asko, garraio enpresetako kamioek eramaten dituzten fardelak, paketeak, gutun-azalak eta ordainagiriak, gasolindegi mordoa taberna aseptikoz eta komun zikinez hornituak, tren geltokiak, sagarrak biltzen dituzten traktore erraldoiak, nekazariak, turistak, kanpandorre luzeak eta elizetako bobedak, eskaleak, ai, beti ahaztuak ahanzturarako beharra duen gizartean, mila kilometro baino gehiago, eta nik ez dut bakarra ere egin, oraingoz.

Erantzun 1 »

  1. Nik ere ez dut kilometro bat bera egin, ez Merfidera, ez Birduzera eta ez inora. Oinak lurrean itsatsita jarduten dut beharretan, eta ez alde egin…

    Comment by Sugoi — 2007 - 04 - 02 @ 9:12 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter