Ernatzen
Eman dugu bira oso bat
eta gehiago,
bi udaberri eta bi eten,
ahaztu egin dugu, eskerrak,
bidean botatako zaborraren herena,
eta ikusi ditugu, beira ilunen atzetik,
bertako zuhaitzak eta itsasoak, urrunean.
Oraingoan ere mundu berrien bila
irten da arima,
mende zaharren bila, bihotza,
gaurko beharren atzean, arkatza.
Berehala,
edozein unetan,
hemen loratuko da beste lurretako ernea.
