Ernatzen

2007 - 04 - 02

 

Eman dugu bira oso bat
eta gehiago,
bi udaberri eta bi eten,
ahaztu egin dugu, eskerrak,
bidean botatako zaborraren herena,
eta ikusi ditugu, beira ilunen atzetik,
bertako zuhaitzak eta itsasoak, urrunean.
Oraingoan ere mundu berrien bila
irten da arima,
mende zaharren bila, bihotza,
gaurko beharren atzean, arkatza.
Berehala,
edozein unetan,
hemen loratuko da beste lurretako ernea.

5 erantzun »

  1. Nomada jaio nintzan.

    Comment by zerdiok — 2007 - 04 - 11 @ 8:30 pm

  2. HI amuitz ikustak hau:
    http://www.youtube.com/watch?v=84s859KHs9M

    Comment by zerdiok — 2007 - 04 - 11 @ 11:51 pm

  3. Kuriosoa, bai.
    Behin, La Palma irlan, kanarietan, “repentista” batzuk ikusi nituen bertsotan, baina ez euskal herriari buruz…

    Comment by amuitz — 2007 - 04 - 22 @ 1:25 am

  4. ba kuba egindako bidaian gertatua da.
    aho zabalik geratu nintzen…
    esan zidaten inprobisatu eingo zutela ta ala!

    Comment by zerdiok — 2007 - 04 - 23 @ 11:08 pm

  5. vaya chulada de foto chaval

    Comment by yo — 2007 - 04 - 25 @ 9:51 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter