Begiradak

2007 - 04 - 16

Mohamed

Durbante baten atzean ezkutatzen diren begiak
-eta hauen begirada infinitua-
basamortuko biztanleengan ikusi ditut
eta ezin dut handik ihes egin.

Ederra da desertua
gizon emakume ederrek
beren arrastoa
hondar beroan
uzten badute.

Euri emankorraren ura
sahararren begietatik
isurtzen da.
Arima gainezka utzi dit uholdeak.

Erantzun 1 »

  1. Tuareg nahiz bere bere, basamortuaren errege…

    Comment by zerdiok — 2007 - 04 - 25 @ 11:15 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter