Pasabidea
Airean zegoen, ez gora ez behera, nonbaitetik iritsitako luma pisugabea.
Halako batean, inguruan norbait igaro zelako-edo, korronte batek bultzatu zuen lurrera.
Bere arintasunak eraman zuen arrastaka harlauzen gainean, patio bukaerako paretaraino.
Harri txingor bat da bere atseden lekua, haize boladetatik urrun.
Lore bat hazten ari da harriaren eta lumaren ondoan.
Patioko paretan zulo bat dago atetik hurbil, handik ikusten da lautada.

…bertan egongo bagina bezala…
Comment by indezent — 2007 - 05 - 04 @ 11:45 am