Lantxo bat
Azken memea Pon nekaezinak eskatu dit: irakurtzen ari naizen liburuaren 179. orrialdeko bigarren paragrafoa ekarri behar dut hona. Hauxe da, beraz.
Gaueko hamar eta erdietan heldu da etxera. Goizeder atea entzun eta berehala datorkio, aurpegi apur bat kezkatuaz. Musu eman eta sofan eser dadila esan dio, ekarriko diola afaltzeko zerbait. Ezetz dio Josuk, ondo dagoela. Hark, aldiz, jaramonik egin ez eta laster da berriz egongelan, eskutan erretilu bat dakarrela. Garagardoa ireki eta eskaini dio. Urdaiazpiko eta gazta apur bat onartu dio Josuk. Julia Roberts antzezle nagusia duen film bat ikusten ari zen andrea. Hari so gelditu dira biak.
Nekatuta, ezta?
Porru egina.
Gizajoa, hurreratu zaio Goizeder.
Mahai baxuaren gainean utzitako erretilurantz luzatu du besoa orduan, andrearen hurbiltasun gehiegizkoari itzurtzeko.(Euskal Hiria Sutan, Xabier Montoia)
Lekukoa bost blogerori eman behar zaiolarik, ondokoek jarraitu nahi badute jokoa, bilatu dezatela mesanotxeko liburuan (badakizue, 179. orria, 2. paragrafoa):
- Borthuzai
- Zerdiok
- The Indezents
- Barnemuinetan
- Ametsen atzetik hegan
- (Bewater-i ere egingo diot gonbitea, aspaldian desagertuta dirudien arren)

orain ere etxekolanak ipintzen!
beno, bale, kriston txapa irakurtzen ai nauk, (benetan!) baño idatziko diat zeozer.
:-)
Comment by borthuzai — 2007 - 05 - 17 @ 6:48 am
Orain ere lanak jartzen… Herrian naiz eta liburua etxean utzi dut baina egingo dut gusto handiz hurrengo astean bada ere.
Comment by indezent — 2007 - 05 - 17 @ 7:39 pm
Hara, irakurtzen ari naizen liburuak ez du 179. orrialderik !! Tranpa egin beharko dut…
Comment by Julen — 2007 - 05 - 18 @ 8:56 pm
Muy bien cumplido!!!!
Comment by pon — 2007 - 05 - 21 @ 12:44 pm
Hara! Ni pixkat berandu heldu naiz, baina oraintxe egin ditut etxeko lanak… que no se diga, más vale tarde que nunca!
Comment by Sugoi — 2007 - 06 - 30 @ 4:26 pm