Aurkitu ez

2007 - 07 - 02


Gaurko arratsaldez bilatuko zaitut, maitasunaren jokoak amaitu ondoren, mahai baten inguruan esan diezadazun nahi duzun guztia. Bilatuko zaitut, ez iraganeko arratsetan bezala, aitortu ezinezko grina batek zuregana bultzatzen ninduelarik, baina bai gogoz, zurekin egotea galdu nahi ez dudan plazera delako.

Urte bete beranduago konturatu naiz bilatu zintudala, baina aurkitu ez.

4 erantzun »

  1. Hire linean. Jakintzak irakurtzen jarraitzen diaula. errezak dittuk irakurtzeko, zailak aldiz erantzuteko.

    Comment by indezent — 2007 - 07 - 03 @ 7:41 pm

  2. Ni behintzat maiteminduko ninduzuke horrela! Aissss, ze poeta! ;)

    Comment by Sugoi — 2007 - 07 - 04 @ 8:51 pm

  3. Ni okupatuta nago, :)
    Hauek hemen uzten ditut norbaitek erabili nahi izanez gero, bere beharretara egokitzeko (ea erantzun erraza topatzen duen horrela).

    Comment by amuitz — 2007 - 07 - 05 @ 12:28 am

  4. Okupatuta? joooo, ze begi txarra dudan! Juas juas :p! Askok eskertuko dizute ziurrenik, jejeje, baina tranpa da hori!

    Comment by Sugoi — 2007 - 07 - 11 @ 10:09 am

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter