Botilako mezua

2007 - 09 - 06


Neure kostaldera iritsi zinen
itsasoa bare zegoen iraileko egun batean,
beira marroi iluneko botila bezala,
baina hitzez idatzitako mezurik gabea.
Mezua zeu zinen, zeure gorputz osoa,
zure atal bakoitza, begi beltzak,
botila itsasoan gidatu zuen masta sendoa.
Nik ahoratu nituen zure ondasunak
zu laguntzearren,
nik laztandu nituen zure lore muinak
ongietorria emateko irrikaz,
eta nire ahoan geratu da, nire eskuetan,
botila husterakoan eskaini zenidan likorea.
Ez zenidan hitzik esan,
mezua zure baitan zetorren.

4 erantzun »

  1. earra, gustau ziatek benetan
    Oier

    Comment by zerdiok — 2007 - 09 - 11 @ 11:26 pm

  2. Oso oso polita, egia esan. Jarraitu holan idazten! ;)

    Comment by Sugoi — 2007 - 09 - 12 @ 9:13 pm

  3. Hoberena, botila benetakoa izan dela :)

    Comment by amuitz — 2007 - 09 - 12 @ 11:15 pm

  4. Al ver la imagen imaginé que las palabras serían buenas, hoy he abierto la botella y se que son esencia.
    Volveré a la taberna para seguir bebiendo de tan delicioso licor.

    Comment by enero20 — 2007 - 09 - 19 @ 9:11 am

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter