Ikasten

2007 - 12 - 02

Zenbat gauza dira liburuetatik ezin ikas daitezkeenak? Enteleguak ezin du atzeman bera dela osotasun zatiezinaren aldaera bat besterik ez. Gehienera jota, intuizioak agindu dezake zer den izate gorena eta zer ilusioa, sena eta ezaguera mugatuta daudelako behe mailako planoetara. Liburu batean jartzen zuen guzti hau, eta nik ezin ikasi, horrelakoak ezin baitira liburuetatik jaso. Esperientziatik hartu beharreko gaitasunak dira, teoriek ez dute balio… eta nik jarraitu dut sukaldeko mahaian irakurtzen, liburu horretatik bertatik, zirimiriak leihoko kristala bustitzen duen bitartean, marialuisa-belar infusioa bukatu dudan arte.


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter