Ur azpiko etxea

2007 - 12 - 03


Alexandria ur azpian geratu baino lehen

bazegoen hiriko auzo bat,

jende aberatsena.

Etxe baten aurrealdean

bi esfinge zeuden lorategian.

Gaur itsaso azpian dago etxea,

esfingeak erorita,

bertan izaki etereo bat bizi da

etorkizun hobearen bila.

Berak kontatu dit nola dagoen etxea,

urez beteta,

nola dauden esfingeak,

erdi iraulita etxe aurreko aldean,

berak kontatu dit han bizi ahal dela

izaera etereoa duelako.

Gaur arratsaldean kontatu dit

hori guzti hori,

bazkalosteko atsedenaldian,

hiri ureztatuaren gainean noizbehinka

ontzi baten kaskoa doalarik,

han goian, argia sortzen den lekuan,

atzean apar arin bat utzita. 

0 erantzun »

Oraingoz, erantzunik ez

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter