Labana suntsitzailea
Hautsi zen lasaitasuna
aulkitik labanak jauzi egin
eta geruza geldiak
hautsi zituenean,
zulatu, arrakalatu.
Unibertso osoa bakean zegoen
eta tupustean dena astindu egin zen,
labanak zeharkatu zituen
hormek mugatutako espazioak,
banan bana,
lurrikara batek etxe osoa
dantzan jarri izan balu bezala.
Dena hankaz gora geratu zen,
loreontziak lurrean erorita
mila zatitan apurtuta,
paretan zintzilik zeuden margoak
markoetatik aterata,
kandelaren argizaria isurita
zoru zuriaren gainean.
Gela guztietako argiak
itzali egin ziren,
armairuak erauzi,
leihoak danbadaka ireki.
Logelako ohearen gainean
paratu zen labana,
xafla zorrotza gora,
odol tanta lehorrek zikinduta.
Orduan hedatu zen berriro baretasuna.

No quería dejar que terminase el año sin pasar por tu casa, ya me enteraré de lo que dice el texto, aunque he leido una palabra que me gusta “Unibertso”.
Gracias por dejarme ser una pequeña estrellita en tu “Unibertso”.
Urte Berri On (espero que este bien puesto)
Comment by enero20 — 2007 - 12 - 27 @ 5:21 pm