Gure mundua ez da erresuma honetakoa

2008 - 02 - 11


Gure mundua ez da erresuma honetakoa,

gure airea, ziega honetakoa,

gure argia, egun beltz hauetakoa.

Eskatuko nizuke

erresuma honetatik atera nazazula,

ziega honetatik,

egun hauetatik.

Baina zu ere harrapatuta zaude

egun hauetan,

ziega honetan,

erresuma arrotzean.

2 erantzun »

  1. Edonon irakurri nuen, gizakia gizakiaren kartzela dela, barruan denok libreak garela baina ezin dugula ikusi. Ala agian nik pentsatu nuen hori, eta gogorarazi didazu. Ez naiz harrapaturik sentitzen (egunero)…

    Comment by Txabi — 2008 - 02 - 27 @ 6:49 am

  2. Dena den, testu hau ez da oso mistikoa, borboidarren erresumari buruz ari nintzen, sutan jarri nauelako beste behin ere.

    Comment by amuitz — 2008 - 02 - 27 @ 4:16 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter