Beldurra

2008 - 02 - 19


Alde egiteko baimena hartu zenuenetik
ez zaitut ikusi berriro,
zure hanka sendoen pausoak
nolakoak diren ahazten ari zait,
zure ile beltza
eta aurpegi alaia
lausotu dira oroimenean,
eta hala ere badakit
hemen zaudela,
gurpilaren hurrengo biraren zain,
nire behatzetako puntak
alaitzeko unearen bila.

Zuk bidalitako izkribua
laztantzen dudanean,
beldur naiz gogorik gabe
ematen diren musuak bezalakoa
izango zarela niretzat.

0 erantzun »

Oraingoz, erantzunik ez

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter