Berunezko zerua
Lainotu da lorategia,
zozoak eta txolarreak kantari dabiltza,
arratsalde grisa, hutsa.
Kea dator mendi magaletik,
erramua loretan da, hori iluna,
eta pikondoaren hostoak agertzen hasi dira
adar biluzietan,
berunezko zerua hirian,
likenetan bildutako enborrak,
arratsalde grisa, hutsa.
Ken ezazu hau guztia nire gainetik.
