Berunezko zerua

2008 - 02 - 24


Lainotu da lorategia,
zozoak eta txolarreak kantari dabiltza,
arratsalde grisa, hutsa.

Kea dator mendi magaletik,
erramua loretan da, hori iluna,
eta pikondoaren hostoak agertzen hasi dira
adar biluzietan,
berunezko zerua hirian,
likenetan bildutako enborrak,
arratsalde grisa, hutsa.

Ken ezazu hau guztia nire gainetik.

2 erantzun »

  1. Ba nik maite ditut zeru grixak… Sustraiak izango dira agian baina horixe da negutik gehien gustatzen zaidana. Ez kendu niri gainetik horiek gero!

    Comment by indezent — 2008 - 02 - 28 @ 12:55 pm

  2. Nik be bai. Zeru grisak, eta behean, ia inor ez dagoen zelaia.

    Comment by Txabi — 2008 - 02 - 29 @ 3:13 am

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter