Hemendik hara

2008 - 03 - 24

 

Mapetan bilatzen egon ondoren

aurkitu dugu jomuga,

erratza hartu eta sorginen moduan

egiteko bidea.

Hara goaz!

 

Txinparta

2008 - 03 - 19

Txinparta 

Txinpartaren ondoren
iritsi zen sua,
olatuaren atzetik itsasoa,
lorearen ingurutik udaberria.

Nekaldiaren ondoren
iritsi zen oporra,
ur tantaren atzetik ibaia,
zure gainetik ortzadarra.

Gero orainaldia heldu zen,
eta zahartu,
eta etorkizuna izan behar zuena
agortu zen,
baina behin eta berriro
sua eta itsasoa loratu ziren udaberrian,
oporra eta ibaia lehertu
zure ortzadarraren azpian.

Musua

2008 - 03 - 13

Belardi hezeen erditik

igarotzen zen bidea,

maldan behera,

eta bihurgune batean,

sasi artean zegoen etxea,

urteetan landareek hartuta.

Han egin genuen lo

eta han,

esnatzerakoan

eman zenidan musua.

Babeserako deia

2008 - 03 - 05

 
Hitz zaurituak

Egutegiko zenbakiak

Ekaitza leihoan

Inguratzen nauten paretetan zintzilik daude erantzunak

Egunak eskatzen du jarrera egonkorra eta baretsua

Bainuontzian jausten den urak soinu ezaguna sortzen du

Babeserako deia

Puntu eta marrak

Hots dardaratiak


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter