Txinparta

2008 - 03 - 19

Txinparta 

Txinpartaren ondoren
iritsi zen sua,
olatuaren atzetik itsasoa,
lorearen ingurutik udaberria.

Nekaldiaren ondoren
iritsi zen oporra,
ur tantaren atzetik ibaia,
zure gainetik ortzadarra.

Gero orainaldia heldu zen,
eta zahartu,
eta etorkizuna izan behar zuena
agortu zen,
baina behin eta berriro
sua eta itsasoa loratu ziren udaberrian,
oporra eta ibaia lehertu
zure ortzadarraren azpian.


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter