Gure ahotsen oihartzuna

2008 - 04 - 17


Katu batek usaintzen du
zakarretara bota genuen
oheburukoa,
mikrouhinean
ez dira berotzen
txingarrak tomatearekin,
ardo beltz tantek
zikindutako
mezu elektronikoa
bidaltzen dizut
eta eskale baten
zurrungek
haren hitz jokoak
iradokitzen dituzte,
huntzak babesik gabe
xurgatzen du
zakarregia ez den
gau bateko euria
kiwi, marrubi eta mango
mazedonia
gozatzen dugun artean.
Non geratu da
amesten genuen hura
izatera iritsi ez garela
abesten zuen
gure ahotsen oihartzuna?

Erantzun 1 »

  1. “Ardo beltz tantek zikindutako
    mezu elektronikoa bidaltzen dizut…”
    Oso ona. Agian egun batean sentimenduak bidaltzeko betiko moduak gogoratuko ditugu. Beraien mina dut maiz.

    Comment by Txabi — 2008 - 04 - 22 @ 4:13 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter