Galdu

2008 - 07 - 08

Baigorri Oteitza 

Banoa Baigorri, Oteitza eta Larraga arteko artadietan galtzera.

Noizbehinka nekazariak gidatutako traktorea zeharkatzen duen bidean gora, dagoeneko zainzuriak eman dituzten landare ilaren artean, ohorezko hondarrean pilatutako harri landuen azpitik sortzen diren masustondoen fruituak jatera joango naiz, mendi garaietatik datozen ibarrak elkartzen diren puntuan, mendi sakratuaren azpian, udako berotan ere idortzen ez diren aintziren ondoan, buztin gorritan oinetakoak zikintzera. Iparraldera begiratuko dut, mendi tontorretatik agertzen diren hodeiek ekaitza dakarten jakiteko, eta orduan buelta hartuko dut hegorantz, ibai ondoko bideari jarraituz etxeko babesa bilatzeko.

Eguzkiaren azken argitan, artzaina agurtuko dut, eta une batez, bere bakardadearen esanahia ulertuko dut.

Erantzun 1 »

  1. Ze inbidia. Ja ez dut gogoratzen horrelako bidai bat egin nuen eguna… herriko mina izango da, agian.

    Comment by Txabi — 2008 - 08 - 02 @ 9:56 pm

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter