Nahikoa!
…egun horietan bezala,
altxatzen zarela,
gortinak korritu, leihoa ireki,
eta garrasika hasten zarenean:
“Nahikoa dut behe lainoarekin,
lurra blaitzen duen xirimiriarekin!
Ikusi nahi ditut argia,
zerua
eta izarrak.
Nahikoa dut zeharkako begiradekin,
hitzak arrastaka daramatzan uharrarekin!
Zure tolesduretan ezkutatu nahi dut,
eta han itxaron
egunsenti berria.”
…eta euskarriren bat bilatzen dut,
eternitatearekin,
unibertsoarekin lotuko nauen katea,
eta ez dut hitzik edo begiradarik aurkitzen,
ez argi edo euriterik.
Ez dut ezer aurkitzen.
