Kikil

2008 - 11 - 04

Txoko batean isilik, makurtuta,
leihotik irristatutako argi izpi lausoetatik gorderik,
begirada lurrean
eta oinutsik,
horrela gogoratzen zaitut
goiz euritsu hartan,
mutu,
hutsik,
itxaropenik gabe,
zure gogoa
pertsianaren zuloetatik iragazi
eta mundu zabalera
bota nahian.
Kikil,
amaituta,
etsia.
 
Nork zioen denbora ez dela alferrik pasatzen?

0 erantzun »

Oraingoz, erantzunik ez

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter