Denbora galdu
Egon naiz egun guztian
denbora galtzen
eta orain haren bila hasi naiz
baina ez dut aurkitzen.
Berandu ote da?
Goizegi?
Une honetan berreskuratu nahi dut
denbora galdua,
korrika eta presaka,
eta inoiz baino azkarrago
doakit boligrafoa
paperaren gainean
hitzak marrazten,
haren bila, larri.
Goiz ote da?
Beranduegi?
