Lenteak eta errealitatea
Betaurrekoen lenteek
itzultzen didaten errealitatean
asfaltozko bide zabalak daude
zelai zuri amaigabeetan,
laino mordo formarik gabeak
mendi beltzen arroiletan,
urtegi izoztu garbiak
amezti goibelen erdian.
Betaurrekoak kenduko banitu
–edo ez– eta begiak itxi,
asfaltozko bide zabalek
lainoen trinkotasun hezea eta
urtegien sakonera zeharkatuko lukete.
Begiak itxiko banitu
–edo ez– eta betaurrekoak kendu,
elurpean gordetzen diren zelaietatik
mendien arteko arroiletara
ameztiak hedatuko lirateke.
Betaurrekoen lenteek
itzultzen didaten errealitatean
norabideak gurutzatzen dira,
egunak teilakatu,
hiriak deslekutu.
itzultzen didaten errealitatean
asfaltozko bide zabalak daude
zelai zuri amaigabeetan,
laino mordo formarik gabeak
mendi beltzen arroiletan,
urtegi izoztu garbiak
amezti goibelen erdian.
Betaurrekoak kenduko banitu
–edo ez– eta begiak itxi,
asfaltozko bide zabalek
lainoen trinkotasun hezea eta
urtegien sakonera zeharkatuko lukete.
Begiak itxiko banitu
–edo ez– eta betaurrekoak kendu,
elurpean gordetzen diren zelaietatik
mendien arteko arroiletara
ameztiak hedatuko lirateke.
Betaurrekoen lenteek
itzultzen didaten errealitatean
norabideak gurutzatzen dira,
egunak teilakatu,
hiriak deslekutu.
