Iparra galduta
Koloretako marren artean jarraitzen dut bilatzen
mapatik aterako nauen arrastoa.
Orriak zabaltzen ditut haietan begiratzeko
herri eta eraikinak,
errepide eta mendiak,
eta arrastaka daramat behatza
irteera gerturatuko didaten seinaleetara.
Ibaibideak jarraitzen ditut
eta basamortuetako autopistak,
adar elurtuek estalitako basoak zeharkatzen ditut
eta ezagutzen ez ditudan auzoetako
biztanleen etxeetara sartzen naiz.
Arretaz so egiten dut
tximinietatik sua ateratzen den ikusteko,
kostaldean haizeak olatuak altxatzen ote dituen jakiteko,
erriberetako lertxunak kulunkatzen diren antzemateko.
Baina ez dut ezer ikusten ohiko ikurretatik harago,
ez eta honago ere,
nire hatz mamiak kartografi orriaren gainetik pasatzen ditut
erliebetan idatzitako balizko mezuak irakurtzeko,
edota papera ukituz lurraren erliebea bera nabaritzeko.
Ez dago seinalerik, ikurrik, mezurik, arrastorik.
Ez zaitut inon aurkitzen.
Ez dut bidea aurkitzen.
Ezin dut irten.