Coimbra

2009 - 01 - 27

Coimbra-Mondego

Coimbra da ibai ondoko pasealekua Mondegoren ertzean, muino bat ur gardenen gainean eta kale sare trinkoa, jendez josia.

Enparantzak eta elizak, unibertsitatea eta jakintza, art déco eraikinak hala moduz gordeak, jatetxe txikiak eta trolebus zuriak.

Coimbratik zoaz aldapetan gora, zubiak zeharkatzen dituzu eta espaloietako zuloak saihesten, eta ni zure atzetik noa, urtezahar arratsalde honetako airea arnasten, edo zure aurretik, zapaldu behar dituzun harlauzetan alfonbra zabaltzen.

Euria dakarten hodei beltzen artetik eguzkia atera da hiriaren silueta laudatuz. Eta gaua iritsita, urte berria, zure bizitzako su artifizialik ederrenak eta zaratatsuenak ikusi eta entzun dituzu, Coimbran.

Coimbra 

0 erantzun »

Oraingoz, erantzunik ez

Utzi zure erantzuna


Oharra: mezu bat agertuko zaizu, leihotxo batean sar dezazun ondoan ikusiko duzun zenbakia (zabor-mezuak saihesteko neurria)


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter