Urmaelari begira
Nolabait berreskuratzen dut
duela hainbat hilabete hasitako haria,
eta kuxinen artean etzanda,
ikusten zaitut leihotik begira,
eta lo hartzen dut horrela
beste egun bat desiratuz,
beste hilabete bat,
beste garai oso bat.
Ametsetan, ordea,
ikusten zaitut ispiluari begira,
eta ez dut esnatu nahi oraindik,
ez dakidalako
noiz egingo diozun galdera
ispiluari, leihoari, bizitzari,
zure ondoan zabaltzen den urmaelari.
Bere ertzean garrasika
hasten zarenean
itzuliko naiz.
