Basoak eguzkitan
Udaberriaren zain,
negu luze honetan
eguzkia atera den unean,
udako basoak irudikatzen ditut,
berde eta trinkoak,
zuhaitz emankorrak.
Laino zabal grisa
nire gainetik kentzeko
beharra baitut.
Eguzki izpi batek
ukitu nauelarik,
beste galaxia bateko
planeta urrun batean
izanaren sentsazioa etorri zait.
Hori besterik ez.
Eguzki izarrak ez dit
ezer gehiago esan
gaur arratsaldean,
luze itxaroten egon banaiz ere.
