Hatzak eta teklak
Artaldea zelai itxian edo
euliak leihoaren aurka bezala
hala dabiltza eskuetako hatzak
teklen gainean,
galdu itxura dutela
baina handik ezin irten,
hizkiak laztantzen batzuetan,
besteetan irensten,
eta gehienetan kolpatzen,
noizbehinka atseden hartuz
berriro ekiteko:
noraezean itxuraz
baina ihes egin ezinik.
