Antzezten

2009 - 02 - 15

Victoria Eugenia 

Ezerezean amildu,

uretara bota,

infernuetara jaitsi.

 

Bakarrik nahi izan nuen

sokaren gainean ibili

babestuko ninduen sarerik gabe.

Denbora gehiago

lortu nahi nuen soilik,

azken ordura arte ez utzi

egin beharreko lana.

Baina antzokira sartu nintzen

eta jesarlekuen bestaldera

aurkitu nuen nire burua.

 

Antzezten berriro ere.


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter