Hor doa

2009 - 02 - 27

 

Hor doa, hegan bezala airean,

luzatzen duzu besoa,

baita hatz guztiak ere,

esku mugimendu azkar bat

eta sast!

istant batean harrapatzen duzu,

segundo egokian,

agudo ahurra itxi

eta hortxe daukazu,

zuretzako bakarrik.

Mundu osoa

eskuratu duzu,

lekurik betetzen ez badu ere.

Eskua zabaltzerakoan

aurpegi aurrean ipintzen duzu,

haize pixka bat eman, putz!

eta mundu osoa ipintzen duzu berriro

hegan bezala airean.


GORDETAKO TESTUAK (hilabetea sakatu):

Free Hit Counter