Goragalea
Batzuetan goragalea etortzen zait
eta sabeletik indarra egitean,
koloreak ateratzen dira,
garbi garbiak.
Begiratzen dut
komun zuloan eroritakoa:
iruditzen zait
horiarekin batera
gorrotoa doala beheti,
ur itogarriak laranjatuak dira,
eta urdinak eztarria
urratu dit.
Gero dena ubeltzen da,
eta itxaropen izpi bat
etsaiaren etxean bertan
lehertu egiten da.
Orduan lasaitzen naiz,
kamamila hartu izan banu bezala.
Gardena.

goragalea eduki
eta barrenean uztea
ez dago gauza okerragorik…
Comment by zerdiok — 2009 - 05 - 22 @ 12:00 am